Betty Edwards, Estatu Batuetan jaiotakoa, artea irakasten eta aztertzen jardun da urte askotan; 90.eko hamarkadan erretiratu zen, eta 95 ditu orain.
Marrazketako eskolak ematen hasi zenean, harrituta geratu zen zeharo: uste zuen denok geneukala gaia marrazten ikasteko, nahiz bere lankide askok kontrakoa uste zuten, alegia, jaiotzatik daukagun (edo ez daukagun) gaitasuna dela. Baina konturatu zen bere ikasletako batzuk, oso iaioak izanda ere, ez zirela batere ondo moldatzen ikusten omen zutena irudikatzeko. Horrek piztu zion kontu hori aztertzeko grina, gure garuna nola dabilen ikertzeko jakinmina, eta halaxe argitaratu zuen liburua, 1979an.
Inguruan daukagun espazioa beste era batera behatzen ikasi eta bi dimentsioko euskarrian irudikatu nahi duen edonori gomendatuko nioke liburu hau. Hori baita, azkenean, marraztea: hiru dimentsioko espazioa bi dimentsioko espazioan, adibidez, paperan, irudikatzea.
Asko irakatsiko digu marrazteak…nola funtzionatzen dugun ere bai…