Tailerrak

Sormen eskola guneak hainbat tailer ematen ditu urtean zehar, batzuk ohizkoak dira eta besteak bereziak. Azken hauek bezeroen neurrira diseinatzen dira.

OHIZKO TAILERRAK

Oporraldietan, goizez sormen tailerrak egiten ditugu. Batzuetan bi orduko saioak eta beste batzuetan hiru ordukoak izaten dira. Hiru ordukoak direnean, hauek erlazionaturiko bi aktibitatetan banatzen ditugu, batean objektu desberdinak sortzen ditugu eta bestean hainbat gaietatik abiatuta antzerki, dantza eta jolasak lantzen ditugu. Tailer hauetan materiala prezioaren barne dago. Hauen prezioak kaleratzen ditugunean ipintzen ditugu.

Gabonetako tailerrak

  • Sormen tailerrak: Gabonetako oporraldietan egunero goizez bi orduko saioak. Hemen bi aktibitateen artean aukera daiteke. Sei urtetik aurrerako umeentzako.

Aste santuko tailerrak

  • Sormen tailerrak: Aste santuko oporraldietan goizez egunero hiru orduko saioak. Sei urtetik aurrerako umeentzako.

Udarako tailerrak

  • Sormen tailerrak: Uztaileko goizetan egunero hiru orduko saioak. Sei urtetik aurrerako umeentzako. Aste bete, bi, hiru edo hilabete osoa etorri daitezke.
  • Pintura tailerrak: Uztaileko goizetan egunero bi orduko saioak. Hamabi urtetik aurrerako gazte eta helduentzat. Aste bete, bi, hiru edo hilabete osoa etorri daitezke.

Famili arteko tailerrak

  • Hilabetean behin, astebukaeretan, familiartean, elkarlanean, ikasiaz, kalitatezko dendora pasatzeko tailerrak.

    TAILER BEREZIAK

    Sormen tailer bereziak diseinatzen ditugu enpresa, profesional edo eskola desberdinei zuzenduak.

    Hemen adibide batzuk ditugu.

    Turismo Zarautz

    Txakoli eguna 2018

    Kross eguna 2018

    Parrilla eguna 2019

    Udara 2019

    Txakoli eguna 2019

    Txakoli eguna 2018 (Irailak16, Igandea)

    Hau gure aurrenengo tailerra izan zen, @turismoazarautz en eskutik eta udaletxe plazan, txakolinaren eguna ospatu genuen. Larogei ume inguru gerturatu ziren gurekin elkarlanean aritzeko, banakako eta taldeko lana egin zuten. Alde batetik kometaxo bat egin zuten, mahatsaren marrazkiarekin berarekin jolasteko eta bestalde guk sortutako egitura baten gaiean, mahats hostoak moztu, margotu eta itsatsi zituzten.

    Kross eguna 2018 (irailak 29, larunbata) 

    “Sormen tailerrak: Eraman medaila bat zuretzat eta egin dezagun guztien artean eskultura bat!” 

    Elkar lana gure ustez garrantzitsua denez, gure tailerrak bi zatitan banatzen ditugu, batean banakako ariketa eta bestea taldekoa.

    Bakoitzak medaila bat egin (kirola edukitzeagatik denok bait gara irabazle), eta ondoren txapa batean adierazi ondoren margoaren bidez zer den kirola beraientzako, lan hauek puzzle baten antzera eraiki genituen eskultura bat zuk osatuaz.

    Parrilla eguna 2019 (Martxoak 30, larunbata) 

    Parrilla euskaldun sukaldaritzako parte garrantzitsu bat denez eta bertan prestatzen diren jakiek, batez ere okela eta arraia direnez, tailerra baserria eta euskal paisaiarekin lotu genitun. Gure ustez aurreneko hori ez zen posible izango beste biak gabe eta.

    Horrela ume bakoitzak baserritxo bat eraiki zuen bere parrilla ta guzti.

    Bestalde Euskal Herriko mendi eta itsasoa errepresentatuaz mural baten marrazkia eraman genuen beraiek koloreztatzeko.

    Udara 2019 (Abuztuak 22, osteguna)

    “Zatoz guregana zure udara kolorez betetzera eta erama ezazu zuk egindako artelan bat”.

    Bakarkako lanean surfeko tablaxo bat ondartzan egin zuten, bere toalla eta guzti udara errepresentatuaz. Eta talde lanean itsasoa errepresentatu genuen, aurreko tailer batean erabilitako egitura bererabiliaz. Gure ustez ahal eta gehien saiatu behar gara gauzak bererabitzen.

    Txakoli eguna 2019 (Irailak 15,Igandea)

    IZENBURUA: “Zatoz gure boteilak zure kolorez betetzera eta eraman ezazu zuk egindako artelan bat.”

    Oraingoan bakarkako lanean mahatsaren forma duen artelan bat egin zuten kortxoa oinarrizko material bezala erabiliaz. Gainera artelan hau erabilgarria zen etxean! Kazuela, kafetera edo sukaldeko ontzi beroak ipintzeko.

    Talde lanean boteila erraldoi batzuk koloreztatu zituzten.

    Monte albertia

    “Monte albertia” eskolarentzako sormen tailer bat antolatu genuen. Beraiek asmatutako istorio baten haritik hainbat objektu sortu zituen.