¿NORTZUK GARA?

Sormen Eskola Guneak 2016 ko azaroaren 6ean ireki zituen ateak. Ordundik ilusioz betetako Ibilaldi eder bat egin dugu. Gure bidaia luzea da eta honek geltoki askotara eraman gintuzke bide desberdinak hartuaz, baina helburua beti sormena izango da.

Sormena gizakiaren ezaugarri garrantzitsu bat da, baina gizakiak berezkoa duen arren, sarritan ahaztuta edo gutxi landua izaten dugu.

Garai gorabeheratsu hauetan, inoiz baino gehiago, premiazkoa dugu sormena lantzea, bai bakoitzaren ongizate emozionala lortzeko, bai jendearen arteko oreka bilatuz, gizarteari ongizatea ekartzeko. Sormenari esker, erantzun desberdinak eman diezaizkiogu arazo berari (zientzialari ospetsu batek hala zioen: arazoari beti erantzun bera ematen badiogu, beti emaitza bera lortuko dugu), eta lortu dezakegu arazoa ez izatea arazo, baizik gauzak beste era batera egiteko aukera paregabea.

Sormen eskola guneak, objektuak sortzeko gunea izateaz gain, gure sormena garatzeko espazioa da, objektu fisikorik sortu gabe ere.

ERAKUSLEHIOEN ARGAZKIAK

Erakuslehioak pixkanaka Expresiolehioetan bihurtzen joan dira. Beraiek eta eskolak dituen materialak egin dute bidea. Hasieran ahal zen neurrian materiala bererabiltzea eta estetika eder bat mantentzea zen helburua, baina pixkanaka ideiak edo kontzeptuak expresatzea gehitu zaie huei.

SORMEN ESKOLAREN ZERBITZUAK

IKASTAROAK

Kurtsoak irailan hasten dira eta ekainaren bukaeran bukatzen dira.

Gazte eta helduak

  • Pintuta eta marrazketa.
  • Birziklatuz sortzen.
  • Experimentazio tailerra.

Txikiak

  • Pintura eta marrazketa.
  • Plastika.

TAILERRAK

Ohizko tailerrak

  • Gabonetako tailerrak.
  • Aste santuko tailerrak.
  • Udarako tailerrak: Sormen eta Pintura tailerrak.
  • Famili arteko tailerrak.

Tailer bereziak

Sormen tailer bereziak diseinatzen ditugu enpresa, profesional edo eskola desberdinei zuzenduak.

 

KOLABORAZIOAK

Orain arte egin ditugun kolaborazioak

  • Itsasotik herrira 2019, Leire Zinkunegi ipuin kontalaria.
  • Itsasotik herrira 2018, Aiala eskola zuzenean sukaldatzen.
  • Goretti flowart pintura zuzenean 2017.

COWORKING

Sormenaren inguruan egiten badezu lana, gure gunea alokatu dezakezu aste bukaera edo jai egunetan.

Gure espazioaren banaketa hau da:

1.Solairua

  • Bertan harrera dago.
  • Elbarrituei egokitutako kumuna.
  • 48m² ko aretoa.

Beheko Solairua

  • 46m² ko aretoa.
  • Almazena.

Altzari materiala

  • Areto bakoitzak hamar mahai (75cm *75cm) eta aulki ditu.
  • Margotzeko hamabi kabailete.

Besteak

  • Eskola guziak wifi seinailea du.
  • Airea garbi mantentzeko sistema.
  • Aire egokitua, beroa eta hotza.

 

Prezioak erabilera denboraren arabera izango dira.

planua-coworking-sormen-eskola-gunea