Gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, www.sormeneskolagunea.eus web gunearen titularra dela jakinarazten du Sormen Eskola Guneak. Aipatu Legearen 10. artikuluak jasotzen duenari jarraikiz, honako datu hauen berri ematen du Sormen Eskola Guneak: web orri honen titularra Sormen Eskola Gunea da, 72442721N IFZ duena, eta Bizkaia Kalea 11, 20.800 Zarautz (Gipuzkoa) helbide soziala duena. Enpresaren harremanetarako posta elektronikoko helbidea sormeneskolagunea@gmail.com da.
ERABILTZAILEA ETA ERANTZUKIZUNEN ERREGIMENA
Sormen Eskola Gunearen web gunean barrena nabigatzen, bertara sartzen eta erabiltzen duena erabiltzaile bilakatzen da eta, horrenbestez, Sormen Eskola Gunearen orrietan nabigatzetik hasita, hemen ezarritako erabilera-baldintza guztiak onartzen ditu, kasuak kasu, legez halabeharrez bete beharreko araudia aplikatzeari kalterik egin gabe.
Sormen Eskola Gunearen web orriek informazio, zerbitzu eta datu ugari eskaintzen dituzte. Erabiltzaileak web gunea behar bezala erabiltzeko erantzukizuna hartzen du bere gain. Aipatu erantzukizunak honako hauek ere barne hartzen ditu:
Web orriak eskainitako zenbait eduki edo zerbitzu eskuratzeko orduan, Sormen Eskola Guneak eskura jartzen dituen formularioetan erabiltzaileak ematen duen informazio oro egiazkoa eta legezkoa izatea. Erantzukizuna izango du, halaber, aipatu formularioak betetzerakoan eskuratutako sarrera-gakoei emandako erabileraren inguruan.
Bere erantzukizuna izango da Sormen Eskola Guneak eskainitako informazioa, zerbitzuak eta datuak aipatu baldintzetan, Legean, moralean, jardunbide egokietan edo ordena publikoan ezarritakoaren aurka erabiltzea, bai eta beste moduren batean hirugarren pertsonen eskubideei edo web gunearen funtzionamenduari kalteak eragitea ere.
LOTUREN POLITIKA ETA ERANTZUKIZUNEN SALBUESPENAK
Sormen Eskola Guneak ez du inolako ardurarik izango bere web gunean jarritako loturen bidez erabiltzailea sar daitekeen bestelako web orrien edukiaren gainean; bestalde, Sormen Eskola Guneak adierazten du ez dituela inondik inora sareko beste orri batzuk aztertuko edo horien gaineko kontrolik burutuko.
Era berean, ez ditu loturen bidez eskura daitezkeen baina berari ez dagozkion orrien gaineko erabilgarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna edo legaltasuna bermatuko.
Sormen Eskola Guneak adierazten du bere web orrian barrena nabigatzearen ondorioz bere web guneko erabiltzaileei sor dakizkiekeen edonolako kalteak saihesteko beharrezko neurri guztiak hartu dituela. Ondorioz, Sormen Eskola Guneak ez du inondik inora erabiltzaileak Interneten barrena nabigatzearen ondorioz jasan ditzakeen balizko kalteen gaineko erantzukizunik izango.
ALDAKETAK
Sormen Eskola Guneak bere web gunearen edukian egoki deritzon aldaketak egiteko eskubidea du, aldez aurretik jakinarazi gabe. Bai web gunearen edukiei dagokienez, bai web gunea erabiltzeko baldintzei edo kontratazioaren baldintza orokorrei dagokienez. Aldaketa horiek bere web gunearen bidez egin ahal izango dira zuzenbidean onartzen den edozein modutan, eta halabeharrez bete beharko dira web orrian argitaratuta dauden bitartean eta beste batzuen ordez baliozki aldatzen ez diren artean.
JABETZA INTELEKTUALA
Web orrietako testu, irudi zein aurkezpen eta muntaiak egiteko baliabide eta modu guztien ondoriozko jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak Sormen Eskola Guneari dagozkio, berez edo lagapen-hartzaile gisa. Horrenbestez, Espainiako ordenamendu juridikoak jabetza intelektual gisa babestutako obrak izango dira eta alor honetako araudi espainiarra eta komunitateari dagokiona aplikatuko zaie, bai eta gai honi buruzko nazioarteko itunak eta Espainiak sinatutakoak ere.
Eskubide guztiak erreserbatuta daude. Jabetza Intelektualaren Legea betez, espresuki debekatuta dago web orriaren eduki guztia edo edukien zati bat Sormen Eskola Gunearen berariazko baimenik gabe kopiatzea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea eta erabiltzea.
AKZIO LEGALAK, LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA
Sormen Eskola Guneak, halaber, bere orriak eta edukiak oker erabiltzeagatik edo aipatu baldintzak ez betetzeagatik egoki deritzon akzio zibilak edo penalak aurkezteko eskumena du.
Erabiltzailearen eta Sormen Eskola Gunearen arteko harremana indarreko araudi espainiarraren arabera arautuko da, eta erabiltzailearen eta Sormen Eskola Gunearen artean sor daitekeen edozein eztabaida ebazteko eskumena Zarautz udalerriko epaitegi edo auzitegiek izango dute (Gipuzkoan).
PRIBATUTASUN POLITIKA
NOR DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ERANTZULEA?
Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2016/679 (EB) Erregelamendua betez, jakinarazten dizugu ematen dituzun datu pertsonalak Sormen Eskola Guneak tratatuko dituela, zeinak 72442721N IFZ duen, eta egoitza, honako hau: Bizkaia Kalea 11, 20.800 Zarautz (Gipuzkoa).
ZER HELBURUREKIN TRATATZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?
Zuk emandako datuak beharrezkoak zaizkigu gure zerbitzua berme guztiekin eman ahal izateko, eta honako helburu hauekin tratatuko dira:
merkataritza-publizitaterako, merkatu-azterketetarako eta beste helburu batzuetarako.
ZENBAT DENBORA GORDEKO DITUGU ZURE DATUAK?
Emandako datu pertsonalak interesdunarekin harremanetan jartzeko beharrezkoak direla uste dugun bitartean gordeko dira.
ZEIN DA ZURE DATUAK TRATATZEKO LEGITIMAZIOA?
Datuak tratatzeko lege-oinarria interesdunak gure erakundearekin harremanetan jartzen demean ematen duen baimena da.
ZER ESKUBIDE DITUZU DATUAK EMATEN DIZKIGUZUNEAN?
Edozein unetan erabil ditzakezu sarbide-, zuzenketa-, ezeztapen- eta aurkaritza-eskubideak, baita zure datu pertsonalen portabilitatea eta tratamendua mugatzeko eskubideak ere. Horretarako, gure bulegoetara idatzi beharko duzu, edota mezu bat bidali gure helbide elektronikora, zer eskubide baliatu nahi duzun jakinaraziz: sormeneskolagunea@gmail.com.
Era berean, edozein unetan ezezta dezakezu emandako baimena. Baina baimena ezeztatzeak ez dio eragingo ezeztapenaren aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunari.
Zure datu pertsonalak babesteari dagokionez zure eskubideak urratu direla baderitzozu, kontrol-agintaritzan erreklamazio bat jartzeko eskubidea daukazu.
COOKIE POLITIKA
ZER DA COOKIE BAT?
Zenbait webgunetan sartzean, zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da cookie bat. Cookie-ei esker, webgune batek erabiltzaile baten nabigazio ohiturei buruzko informazioa biltegiratzeko eta berreskuratzeko aukera du, besteak beste. Cookie horiek biltzen duten informazioaren arabera eta tresneria erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke. Erabiltzailearen nabigatzaileak disko gogorrean memorizatzen ditu cookie-ak, baina aribideko saioan soilik, eta hartara, memorian espazio minimoa okupatzen dute, ordenagailuari kalterik eragin gabe. Cookie-ek ez dute inolako berariazko informazio pertsonalik biltzen, eta gehienak ezabatu egiten dira nabigatzailearen saioa amaitzean (saioko cookie-ak dira).
Nabigatzaile gehienek estandar gisa onartzen dituzte cookie-ak eta, horiek edozein izanik ere, segurtasun-doikuntzetan ahalbidetu edo eragotzi egiten dituzte aldi baterako edo memorizatutako cookie-ak.
ZER COOKIE MOTA ERABILTZEN DU WEB-ORRI HONEK?
Cookie teknikoak: cookie horiek aukera ematen diote erabiltzaileari web-orri, plataforma edo aplikazio batean nabigatzeko eta bertan dauden zerbitzuak edo aukerak baliatzeko, hala nola datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzeko, saioa identifikatzeko, sarbide murriztuko aldeetara sartzeko, eskari bat osatzen duten elementuak gogoratzeko, eskari baten erosketa-prozesua egiteko, ekitaldi batean izena emateko edo parte-hartzea eskatzeko, nabigazioan segurtasun-elementuak erabiltzeko, bideoen edo soinuaren difusiorako edukiak biltegiratzeko, edo edukiak sare sozialen bitartez partekatzeko.
Pertsonalizazioko cookie-ak: cookie horien bitartez, erabiltzailea -dagokion terminalean- hainbat irizpideren arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin sar daiteke zerbitzura. Ezaugarri horien artean egon daitezke, adibidez, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabili ohi duen nabigatzaile mota, zerbitzura sartzen deneko eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Azterketako cookie-ak: cookie horiek guk edo hirugarren batzuek ondo tratatuta egonik, erabiltzaile kopurua kuantifikatzeko aukera emango digute, baita eskaintzen den zerbitzuaz erabiltzaileek egiten duten erabileraren neurketa eta analisi estatistikoa egiteko aukera ere. Horretarako, gure web-orrian egin duzun nabigazioa aztertzen da, egiten dugun produktuen edo zerbitzuen eskaintza hobetzearren.
HIRUGARREN BATZUEN COOKIE-AK
www.sormeneskolagunea.eus webguneak hirugarren batzuen zerbitzuak balia ditzake, Sormen Eskola Gunearen kontura. Informazioa helburu estatistikoarekin bilduko dute, baita erabiltzaileak egiten duen web-orriaren erabileraren helburuarekin, eta orrialdearen jardueraren araberako beste zerbitzu batzuk eta Interneteko beste zerbitzu batzuk egitearen helburuarekin ere.
Zehazki, webgune honek Google, Inc. konpainiaren Google Analytics zerbitzua erabiltzen du (konpainia horren egoitza zentrala hemen dago: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View, California 94043, Ameriketako Estatu Batuak). Zerbitzu horiek egiteko, informazioa biltzen duten cookie-ak erabiltzen dira, erabiltzailearen IP helbidea barne. Google-ek bere webgunean ezartzen den moduan igorri, tratatu eta biltegiratuko du informazio hori. Hori dela eta, informazio hori hirugarren batzuei igorri ahal izango die legeak hala eskatzen badu, edo hirugarren batzuek informazio hori Google-en kontura prozesatzen badute.
Web-orria erabilita, erabiltzaileek espresuki onartzen dute bildutako informazioa aditzera eman den moduan eta adierazitako helburuekin tratatzea. Era berean, onartzen dute datu edo informazio horien tratamendua baztertzeko aukera ezagutzen dutela, cookie-en erabilera baztertuta. Horretarako, nabigatzailean konfigurazio egokia hautatu beharko da. Cookie-ak zure nabigatzailean blokeatzeko aukera horrek ez du web-orriaren funtzionalitate guztiak erabat baliatzea ahalbidetuko.
Zure tresnerian instalatuta dauden cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu, zure ordenagailuan instalatuta duzun nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bitartez:
Chrome
Explorer
Firefox
Safari
Cookie-en politika honi buruzko zalantzak badituzu, Sormen Eskola Gunearekin harremanetan jar zaitezke honako helbide honetan: sormeneskolagunea@gmail.com